jueves, 11 de diciembre de 2014

2014ko azaroaren 20a

Gaur aurkezpenekin jarraitu dugu, izan ere, gure taldearen txanda izan da beste batzuen artean. Apur bat urduri jarri gara gu baino lehen egindako taldeak baliabide desberdinak erabili dituztelako, bideoak beste batzuen artea.
Oso aurkezpen kuriosoa egin dute, baina metodo berdina erabili duten beste talde batek apur bat astuna izan da. Informazio gehiegi eman dute eta luzeegia izan da, gure arreta mantentzeko zailagoa izan dena. Hori dela eta, irakasleak eskatu digu arreta mantentzen saitzeko eta azaldu digu ikaskuntza-irakaskuntza prozesua posible izateko taldean aritu behar garela. Honek esan nahi duena, irakaslearen eta ikasleen arteko lan bat izan behar dela, gure partetik esfortzurik egiten ez badugu, bertan bera gera daitekelako prozesu hau.
Gaurko saioan agertutako gaien artean, Internetek dituen arriskuak aurkezten duena aukeratu dut. Ez dut aukeratu nire taldea landutako gaia delako, izan ere talde gehiagok aiputu dute, baizik eta gizarteak ez delako konturatzen umeak non dauden sartuta eta zeozer egin behar dela uste dudalako hau hobetzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario