astekaria

Hau IKT-ko praktika saioko egunerokoa izango da. Bertan egunean zer egiten den idatziko dut.

2014ko abenduaren 18a

Gaur gure taldeak modulo lana aurkeztu du denen artean eta gero ikaskideen eta irakaslearen iritziak entzun ditugu.
Honen ostean, IKT-ko proiektuen aurkezpenekin hasi gara. Lehenengo taldea "Childtopia eskolan" izan da. Honen helburua IKT tresnen bidez curriculuma lantzea da, kasu honetan web baten bidez. Hor barruan jokuak eta holako gauzak sartu dituzte irakasgai bakoitza lantzeko era dibertigarri batean.
Bigarren taldea "troglodita" izan da. Proiektu hau etxean egingo da haiek aukeratutako eskolan ordenagailurik ez dagoelako. Arlo guztietan aplikatuko da sare sozialetan ibiltzen jakiteko informazioa eta lanak igotzeaz aparte.

2014ko abenduaren 11a

Gaur proiektuaren azkenengo ariketak egiteko aukera izan dugu, egoeraren azterketa berria egiteko eta bloga sortzeko haren erabilgarritasunarekin eta guzti. Hasieran arazoak izan ditugu ideia faltagatik baina gutxinaka betetzen joan gara eta lan nahiko txukun bat geratu zaigula uste dut.
Egoeraren azterketan kokapena, baliabideak, ikastolaren ingurugiroa eta bertan lan egiteko duten era jarri dugu. Blogean, berriz, umeak egin beharreko ariketa motak eta informazioa igotzen joan gara.

2014ko abenduaren 4a eta 5a

Aste honetan azken modulo astea izan da, beraz ez dugu IKT saiorik izan.

2014ko azaroaren 27a

Gaur klasean 5.6 jarduera egin dugu. Bertan helbide bat aztertu behar zen eta taula bat bete dugu azalpenak ematen nolako zen helbidea, ze eduki lantzen den, zein arlotan aplika daiteken, honen erabilgarritasuna eta iritzi pertsonal bat orrialdeari buruz.
Nahiko arazo eduki ditut sitesera igotzeko taldeko kideak ez garelako ados jarri eta denok batera sartzen saiatzen egon gara.
Azkenik, deliciousera igotako estekak zeri buruz doazen komentatu ditugu eta urrengo jarduera zertan datzan azaldu egin du.

2014ko azaroaren 21a

Gaur gaitasun digitala landu dugu. Horretarako Jordi Adellen azalpen bat ikusi dugu. Bertan bere garrantzia adierazten du eta gaitasun honek osatzen dituen ezaugarriak azaltzen ditu:
  1. - Competencia formacional.
  2. -Manejo de las herrameientas que la tecnologia nos ofrece.
  3. -Alfabetizaciones multiples.
  4. -Competencia cognitiva generica.
  5. -Ciudadania digital (preparación para vivir en eun mundo en el que la realidad y el mundo real se confunden).
Elementos fundamentales para lograr esta competemcia: estrategias. Los padres tienen que interesarse por este tema.
Esaten duen beste gauza bat da umeak munduan bizitzeko prestatu behar ditugula eta horretarako irakasleak maila jakin bat hartu beharko luketela hori irakasteko gai izateko. Gurasoek ere ikasi behar dute etxean lantzeko, seme-alabek ados ez dauden arren. Batez ere sareetan ibiltzen ikasteko, izan ere jende askok gauza pertsonalak igotzen ditu bertara etorkizunean izan ahal dituen eraginetan pentsatu gabe.
Bideo honetan errealitate asko aipatzen dira, batez ere informazio gehiegi izatearen kontua eta hau ondo erablitzea duen garrantzia. Gaur egun informazio asko dugu, baina ez dakigu informazio hori jakintzan bilakatu eta hori arazo bat bihurtu daiteke.
Bideoa ikusi eta gero, taldean mapa kontzeptual bat egin dugu popplet erabiliz. Bertan gaitasun digitalaren inguruan informazioa jarri dugu modu eskematiko batean, bai bideoan ikusitako informazioa jarriz bai guk bilatutako informazioa gai honen inguruan.

2014ko azaroaren 20a

Gaur taldeka bildu gara berriz ere eta proiektuaerekin jarraitu dugu. Gaurko zeregina hasierako informea betetzen joatea da, non mapa kontzeptual bat, hiposiak egin eta kronograma bat egin behar dugun.
Horretaz aparte, popplet programa nola erabiltzen den azaldu digute mapa egiteko. Mapa egin ondoren nola gorde ahal dugun ere azaldu digute sitesean igotzeko.
Sitesa txukun jartzen ere aritu gara. Sarrera bat sortu dugu non proiektuaren zeregina azaldu dugun eta hau burutzeko ze baliabide erabiliko dugun azalduz.

2014ko azaroaren 14a

Gaur proiektuarekin hasi gara. Hau abian jartzeko, taldeak sortu ditugu, nire kasuan modulo taldeko pertsonekin jartzea egokitu zait praktika saioetako irakaslea gure tutorea delako.
Lan honekn hasteko, bi ariketa egin ditugu. Lehenengoan egoera bat aurkesten zen non talde lan batean arazoak egon diren. Honen helburua lankidetza sustatzea zen, abantailak eta desabantailak aurkeztu ditugu, adibidearen arazoa zein izan daiteken eztabaidatu dugu eta horretarako ze konpobide otutzen zaizkigun.
Bigarren ariketan, "jetas y pasotas" testua irakurri dugu talde baten barruan egon ahal diren partaideak ikusteko. Kasu honetan, lanik egiten ez zuen mutil bat eta eragozpenak sortzen dituen lana aurrera eramateko. Irakurtzen bukatu dugunean, ze erabaki hartuko genukeen komentatu dugu eta hori ekiditzeko zer egin ahal den.
Klasea bukatu baino lehen, sites bat sortu dugu bertan lanak, aktak eta egiten dugun guztia ager dadin.

2014ko azaroaren 13a

Gaur word programa ondo erabiltzen ikasi dugu, hau da, ematen dizkigun aukera guztiak erabiltzen. Horretarako bikoteka ariketatxo bat egin dugu non bertan zegoena eraldatu behar izan dugun gure egunerokotasunean nola erabili ahal dugun jakiteko.
Estekak testu baten barruan nola sortu, aurkibidea automakikoki egiteko ze pausu jarraitu, porta nola sartu eta orriak zenbatzeko orduan zenbakirik ez izan, taulak nola sartu, iruzkinak egin, hizkuntza aldatu eta ortografia zuzentzailea erabili... klaseko lanetan aplikatzeko.
Ariketa hau ondo egon da, batez ere hor dauden tresnak erabiltzen ikasi dugulako, nire kasuan adibidez, oso era sinplean erabiltzen nekielako.
Hobetuko nuken aspektu bat erabilgarritrasuna da, batez ere kontuan izanda guztiok ez daukagula sistema berdina.
 
2014ko azaroaren 6 eta 7a

Aste hone modulo astea denez ez dugu IKTko klaserik eduki.

2014ko urriaren 30a

Gaur gure perfila nola aldatu ahal dugun ikasi dugu. Horretarako, dieinuan "datos personales" sailean sartuta aldatu daiteke bertan dagoen informazioa.
Horretaz aparte, feed bat zer den eta nola lortu ahal dugun gure blogean izatea ikasi dugu. hori ikusteko tutorial txiki bat ikusi dugu eta gero adibide bat egin dugu hezkuntza saileko web orriarekin.
Azkenik, erlojua nola jarri ikasi dugu hainbat erloju mota zeuden web batetik hartuta.
IKT munduan aritzeak bere zailtasunak dituela ikusi dut, baina ere uste nuen baino errazgoa dela bertan ibiltzea. Erlojua, sarrerak, bideoak, argazkiak eta era guztietako gauzak igo ahal direla.

2014ko urriaren 24a

Gaur blogarekin trsteatzen ibili gara nola dabilen ikasteko eta irakasgaian zehar igo behar ditugun gauzak beldurrik gabe egiten joateko. Sarrerak egiten ikasi dugu. Astirto astiro joan gara denak aria jarraitzeko aukera izateko, aurreko egunetan esan genuan bezala denek ez genekielako nola funtzionatzen duten.
Esaten nengoen moduan, sarrerak egiten eta argitaratzen egon gara. Tituluak jartzen, bideoak, argazkiak eta idatzizkoak nola sartu ikasi dugu. Bideo eta argazkien kasuan, bai ordenagailuak gordeta daudenak bai internetetik hartutakoak. Dibertigarria izan da batez ere bideoak igotzerako orduan gauza barregarri asko zeudelako bakoitzaren gaiarekin erlazionatuta daudenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario